Aurkezpenaren azkeneko puntura iritsi gara dagoeneko, eta prestatutakoarekin probak egitea tokatzen zaigu. Ez da kontu erraza jendaurrean hitz egitea, eta beraz, hurrengo aholku hauek utzi dizkizuet.
Alde batetik, zein gauza kezkatzen diguten azalduko dut grabaketa baten bitartez:
Beste alde batetik, bideo motz batean gure helburuak zeintzuk izan behar diren agertuko dira, eta horretarako, galdera egokiak formulatzea ezinbestekoa izango da:
Aukeraketa egin ondoren eta galdetegia burututa dugula, hurrengo bost orrialdeko aurkezpena ikusi dugu, eta bertan agertzen diren pausoak jarraituko ditugu informazioa bildu, aurkezpena prestatu eta proiektua aurrera eramateko.
Ondo definituta agertzen dira eman beharreko pausoak, eta ez ahaztu guztiak kontuan hartzeaz!!
Ahozko aurkezpen egokia lortu ahal izateko hurrengo galdetegia prestatu dut, kontuan hartu dezazuen informazioaren kudeaketa, diapositiben formatua eta jendaurrean hitz egiteko teknikak, besteak beste.
Gako horiek garatu beharko dituzue kalitatezko aurkezpen bat lortzeko.
Lagungarria irudi zaidan bideoa ere ikusi behar duzue galdetegia bukatutakoan, eta ematen dituen gomendioak zerrendatu.
Ikusi dugun bezala, biografiak prestatzea eta aurkeztea metodo egokiena da informazioaren kudeaketa eta ahozko aurkezpenak garatzeko. Oraingo honetan, nik emandako izen zerrendan pertsonaia historiko bat aukeratu beharko duzue eta horren biografia garatu eta aurkeztu 8 bat diapositibetako LibreOffice Impress batean.
1. Marie Curie
2. Eva Perón
3. Mahatma Gandhi
4. Nelson Mandela
5. William Shakespeare
6. Malala Yousafzai
7. Anne Frank
8. Mother Teresa
9. Irena Sendler
10. Roald Dahl
Argitaratuko ditudan hurrengo postetan azalduko ditut kalitatezko aurkezpen bat egiteko gakoak, baita aurkezpena garatzeko beharrezkoa den materiala eta informazioa ere.