domingo, 29 de marzo de 2015

AURKEZPENA PRESTATZEN

Aurkezpenaren azkeneko puntura iritsi gara dagoeneko, eta prestatutakoarekin probak egitea tokatzen zaigu. Ez da kontu erraza jendaurrean hitz egitea, eta beraz, hurrengo aholku hauek utzi dizkizuet.

Alde batetik, zein gauza kezkatzen diguten azalduko dut grabaketa baten bitartez:




Beste alde batetik, bideo motz batean gure helburuak zeintzuk izan behar diren agertuko dira, eta horretarako, galdera egokiak formulatzea ezinbestekoa izango da:


EXAMPLE

Ikusteko eskatutako lana nolako itxura eduki beharko lukeen, hemen utzi dizuet zuen ikaskideak egindako aurkezpen bat, eredu gisa hartu dezazuen.

Kontuan hartu konbinazioak eta formatuak ugari izan daitezkeela, ez soilik hemen agertzen dena.

Sormena, orijinaltasuna eta diseinu kalitatea ere baloratuko dira.



AHOZKO AURKEZPENERAKO ZENBAIT AHOLKU

Aukeraketa egin ondoren eta galdetegia burututa dugula, hurrengo bost orrialdeko aurkezpena ikusi dugu, eta bertan agertzen diren pausoak jarraituko ditugu informazioa bildu, aurkezpena prestatu eta proiektua aurrera eramateko.


Ondo definituta agertzen dira eman beharreko pausoak, eta ez ahaztu guztiak kontuan hartzeaz!!



KNOW MORE ABOUT ORAL PRESENTATIONS

Ahozko aurkezpen egokia lortu ahal izateko hurrengo galdetegia prestatu dut, kontuan hartu dezazuen informazioaren kudeaketa, diapositiben formatua  eta jendaurrean hitz egiteko teknikak, besteak beste.

Gako horiek garatu beharko dituzue kalitatezko aurkezpen bat lortzeko.

Lagungarria irudi zaidan bideoa ere ikusi behar duzue galdetegia bukatutakoan, eta ematen dituen gomendioak zerrendatu.

viernes, 27 de marzo de 2015

PRESENTATION BIOGRAPHIES

Ikusi dugun bezala, biografiak prestatzea eta aurkeztea metodo egokiena da informazioaren kudeaketa eta ahozko aurkezpenak garatzeko. Oraingo honetan, nik emandako izen zerrendan pertsonaia historiko bat aukeratu beharko duzue eta horren biografia garatu eta aurkeztu 8 bat diapositibetako LibreOffice Impress  batean.

1. Marie Curie
2. Eva Perón
3. Mahatma Gandhi
4. Nelson Mandela
5. William Shakespeare
6. Malala Yousafzai
7. Anne Frank
8. Mother Teresa
9. Irena Sendler
10. Roald Dahl






Argitaratuko ditudan hurrengo postetan azalduko ditut kalitatezko aurkezpen bat egiteko gakoak, baita aurkezpena garatzeko beharrezkoa den materiala eta informazioa ere.

Hasi zaitezte zuen aukeraketak egiten, animo!!